XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EZKONTZEA EUSKAL ERRIANOrain dala aste batzuk oiezlako
Antxina baten gure aurretikoek egiten eben erara, danon arridurarako, Bakioko kale nagusian zear, idibuztarri, burdi trikitilari ta guzti ibili izan dira, jaietan oi dan lez, ezkongaiok.
An bai, baikiotar askoren jaikinmina eta ikusgurea!
Baina au olan izan bada be, zelan egiten ebezan, bada, gure arbasoek ezkontzearen inguruan eginbearreko guztiak?
Tokian tokiko ekanduak dirala be, orokorrean iru zati nagusitan azaldu leitekez:
EzkongaietanGernikako kaleetan,
andra gazte bat etorri jatan
zuretzako ezkontzordean,
ezkontzordean badaukazu,
Ezkontzea gazte guztien elburua zan, mutilzaar edo neskazaar lotzea lotsagarritzat artzen ebelako edo, sasoi batera eldukeran, bada, zelan edo alan ezkongaia aurkitu bear izaten eben; mutilak, batez be, aaleginotan ibilten zirala.
Onetarako jokabide berezi eta ezbardin asko erabilten ebezan.
Neska-mutil lagun geienek domeketako dantzaldietan ezagutzen eben alkar.
An asten ebezan euren leenengo alkarrizketa eta artuemonak.
Beste batzuetan, solo-bearrak edo etxeko bearrak egiterakoan.
Baserritarrek solo-bearretan alkarreri laguntzen eutsoela gogoratu bearra dogu.
Baina gazteak ez ziran bearrerako bakarrik joaten.
Askoren biotzetan euren elburua eben eta neskak eukezan baserrietara pozaren joaten ziran mutilok.
Artaburuak zuritzeko sasoian be ardura bardina izaten eben.
Artaburu zuriketea basetxeetan ilundean asi eta gaueko beluko orduak artean bearrean ibilten ziran.
Ostean, etxekoandreak aparia opa izaten eutsen.
Ordu oneek gazteen artuemonetarako aukerakoenak
Inoiz, mutilek, gauez nesken leioetara joateko oiturea eukiten eben.
Domeka arrastiko dantzaldia ilundean, zazpiretan inguru, amaitu eta etxera biurtzen ziran danak.
Gurasoak lo egozala uste izaten ebenean, mutilek etxetik urten eta an joiazan neskatoen leiopeetara.
Lotokiak goialdeetan baegozan, eskuko mailadiak
Jokabide onetarako, baina, asarta izan behar izan.
Bildurtiek ez euken zereginik eta.
Osterantzean, beste bide batzuk artu bear izaten ebezan.
Esate baterako, txarria ilkeran, buzkantzak eta odolosteak neskeari bialdu, au berau ezkongaitzarako eskabidea ei zala.
Neskeak onartu ezkero, baietzaren ezaugarria ei zan.
Beste askotan, ostera, gurasoek seme-alaben ezkontzan ardura itzela izaten eben.
Gurasoak etxerako seme-alaben arteko bat aukeratu eta besteak ezkontzeko aaleginetan ibilten ziran.
Oneetariko asko ta asko eleizako
Baina, batez be, etxeko oinordekoaren
Ezkontzarako eukiak
Semearen edo alabearen ezkontza osteko diru-egoereari asko begiratzen eutsoen eta.
On zala eta, gurasoak, amak batez be, ezkontza tratuetan ibilten ziran.
Sarritan, seme-alabek eurek ezer jakin barik.
Bide guzti oneek erabilita oraindinokarren inor ezkondu barik lotzen bazan, mutilzaar edo neskazaar santutegiren batera joten eben.
Sarrienik, neskek
An euren eskariak eta baita opariak eta otoitzak be jagokon santuari egiten eutsoezan: baltzarana
Baegozan batzuk, baina, mutilzaarretan edo neskazaarretan oraindinokarren urte batzuk geiago emon guran, santutegiari bearrezkoa zan baino inguruko ibilbide luzeagoa egiten
Atzerapena eskatzeko asmotan, jakina!
Oba ez!
EzteguakEzkontzarik geienetan
Euron artean, amen artean, berbatuten ebezan ezkontzarako arrioa, dirua eta eukiak eta.
Ezkontza konponketarako, geien baten, domeketako mezatarako ibilaldia erabilten eben.
Amak, goizean goizerik bazkaria eginda, etxetik urteten eben eta meza aurreko zein etxera biurtzeko ordu luzeetan ezkontza konponketan ibilten ziran.
Bakotxa bere etxera joan orduko, eztabaidak amaitu barik baegozan, aste barruko azoka
Beste batzuetan, artuemonak azokan bertan asten ebezan.
Seme-alaben ezkontzeaz berbetan asi eta konponketa batera eldu be.
Konponketa ostean, seme-alabei ezer esan barik, sendien
Bazkari au, geienetan, neskearen etxean biurtukeran, semeak bere baietza ala ezetza esaten eban.
Maitasun larregirik ez ei zan ona edo bearrezkoa ezkontzeko, aurki!
Ezkontzeko eguna be eltzen zan.
Aurretiaz, geienetan, iru deiera
Olan egiten ebenak asteleenez ezkontzen ziran.
Iru deiera egin bakoak, ostera, martizenez.